Antxoa eta piper erreen entsalada
Piperrak zuritu eta zerrendatan moztuko ditugu, baita tipulak ere, geruzatan atera eta gero. Piper erreen zukua atera eta iragaziko dugu, ez dezan ezpurutasunik eduki, eta barazki erreak zukuarekin batera gordeko ditugu edukiontzi batean. Piper eta tipula erreekin eta baratxuri erreekin oinarria prestatuko dugu. Horien gainean antxoa freskoak jarriko ditugu, oliba-olio birjinarekin, gatz apur batekin eta limoi-tanta batzuekin onduta, 20 segundoz mikrouhin-labean egin eta gero, eta perrexil-hosto xehatuak erantsiko ditugu. Piper erreen zukua oliba-olio birjinarekin nahastu eta ontzeko erabiliko dugu.
- Tiempo: 25 min
- Raciones: 4
Fuente: EROSKI
Ingredientes
- antxoa fresko
- tipula ertain
- piper gorri labean erretzeko
- piper berde labean erretzeko
- baratxuri-atal
- oliba-olio birjina
- Limoi-tanta batzuk antxoetarako
- Gatz apur bat
- Perrexil-hosto batzuk